XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Illotzik utzi zituzten etsaiak, bi ez besteak, eta lurrean etzan ziren Barry eta Mike, euren soiñak babes nairik.
- Lurrera izkillu oiek!! - esan zuen norbaitek, etsai bien atzean.
- Arren, Pat!!! Utz gaitzazu bizirik, aitona!! - esan zuen, deadarka, bizirik zegozen etsai bi aetako batek.
Orduan zutitu zan Barry.
- Eskerrak, Pat! Bizia zor dizugu-esan zion Barry`k.
- Nere lagunen alde zerbait egiteko eskubiderik izango diat, noski...
Laisterka iritxi zan une artan emakume bat.
Dorothy zan bera.
Deadarka asi zan, Mike lurrean ikustean.
- Il egin didate!!! Il egin didate!!!.
Bizirik zegoen, ordea, Mike.
Jauzkada batean zutitu zan eta besoak zabaldurik joan Dorothy`gana.
Bere maitearen beso eta bularretan murgildu zan neskatxa, pozez antsika.
Leentxeago egiterik izan etzuena egin zuen, berriz, Barry`k.
Esiaren bestaldera joan, alegia.
Malkoz lausotuak zeuden Samantha`ren begiak, Barry ondora zitzaionean.
- Ongi al zagoz, Barry? Itzik etzan irten Barry`ren aotik.
Nola irten itzik, izan ere, bien aoak estaliak zeudelarik?.
Zerriak ere kurriska bizian zegozen, ango tirots eta zarataren eragiñez, eta Pat`ek esan: - Isilik zagozte, urde arraioak!!! Oraingo pesta au zuentzat dala uste al duzute? E...!!!.
Or al zerate laurok? Bi bakarrik ikusten zaituet!!! - eta gero berekiko -: Neronek ere zerbait egingo nikek, oraintxe, norbaitekin egiterik ba`nu...
Barra-barra izan oi nizkian emakumeak, sasoi nuenean, eta orain... zakurraren putza....
Ezurrak bai gogor... eta okelak bigun....
BEGIRIZTAIN`dar Iñaki`k moldatua.